Positiboki baloratu du Lautxirrinkak amaitu berri den denboraldia, “aldaketa nabarmenak egon diren arren”

Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 11:38

Atzo egin zuen irristaketa klubak denboraldi amaierako erakustaldia, Laudioko Granja kiroldegian. 

Denboraldia agurtu zuten atzo Lautxirrinkako kideek. Erakustaldia eskaini zuten horretarako Laudioko Granja kiroldegiko kantxetan, eta hainbat guraso eta herritar bertaratu ziren haur eta gazteek azken hilabeteetan ikasitakoaz gozatzera. 

Irristaketa klubeko kideek positiboki baloratu dute aurtengo denboraldia, baina gaineratu dute “aldaketa nabarmenak” bizi izan dituztela. “Otsailetik entrenatzaile titularra gabe egon dira patinatzaileak eta zuzendaritza batzordean ere aldaketa egon da”, azaldu dute. 

Horrez gain, denboradi honetan ekin diote irristatzaileek Granja kiroldegian entrenatzeari. Horretarako, kiroldegian libre zeuden ordu asko erabili behar izan dituzte, “baita igandeetan ere”. Gauzak hala, “talde lan handia” egin dutela nabarmendu dute klubeko kideek. “Horren ondorioz, irristatzaileak maila igoerak lortu eta parte hartu izan duten lehiketetan garaipen batzuk lortu dituzte, Torrelavegan eta Bilbon kasu”. Hala ere, taldeko kideek nabarmendu dute gozatu ere egin dutela, eta hori dela garrantzitsuena: “agerian geratu da talde bat osatzen dugula”. 

Argazkiak: Lautxirrinka Irristaketa Kluba

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide