Tuli tuli kanta plazaratu du Yogurinha Borovak, Albina Stardustekin batera. Abestiaren izenburuaren hautaketa ez da ausazkoa izan. "Tuli tuli Iruñean 1980. hamarkadan sortutako hitza da, mariken arteko ligoteoa izendatzeko", oroitu du artista laudioarrak. Gauzak hala, bere garaian LGBTIQ+ komunitateak sortutako "espazio seguruak" omendu nahi izan ditu Borovak.