Aurtengo San Rokeko jaietako kontzertuen kokalekuak iragarri ditu Laudioko Udalak. Herriko plazan joko dute taldeetako askok: Mocedades, Doctor Deseo, Chica Sobresalto, Despistaos eta Orquesta Fórmula.
Alberto Aceron ere jarriko dute oholtza, eta honako talde hauek joko dute bertan: Amak, Mariachis Zacatecas, Los Chimberos, Puro Relajo eta Korrontzi.
Hiru Gurutzetan
Baina hirugarren eszenatoki bat jartzea ere aurreikusi du tokiko erakundeak, ezohiko toki batean: Hiru Gurutzetako aparkalekuan. Bertan joko dute jende gehien pilatzea aurreikusten den taldeek: La Pegatina eta La Oreja de Van Gogh.
Udalak azaldu duenez, bi talde horiek 24 metroko eszenatokia eskatu dute, eta baldintza hori bete zezaten hainbat kokaluku aztertu dituzte. “Beste espazio batzuk aztertzen ari gara, baina hau da ebakuaziorako seguruena, eta baldintza guztiak betetzen ditu, erdigunetik oso urrun egon gabe”, azaldu du Maite Cortazar Kultura eta Jaietako zinegotziak.
Antzerkiak, jolasak eta umeentzako emanaldiak, aldiz, Lamuza parkeko pergolan egingo dituzte jaietan. Txosnagunea Aldai plazan mantenduko da eta barrakak suhiltzaileek parkearen alboan dagoen berdegunean kokatuko dira.