Laudioko Udalak turismo bulegoa inauguratu du Zumalakarregi etorbideko kiosko ohian

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 24a, 15:38

Gaurko inaugurazioaren irudia. / Aiaraldea.eus

Horrez gain, informazio webgunea ere ireki dute: www.topalaudio.eus. Gaur eguerdian zabaldu ditu ateak informazio puntuak eta asteazkenetik igandera bitartean egongo da irekita, turismo garaiko une garrantzitsuenetan.

Gaur 11:00etan ekin dio Laudioko Udal Gobernu Taldeak herriko turismo bulego berria inauguratzeari. Andoni Orue zinegotziak, Ander Larrinaga alkateordeak eta Ana Telletxea Laudio Haziko arduradunak hartu dute parte ekimenean azaltzeko toki berriaren funtzionamendua eta helburuak. Oruek argitu du Udalak eskerrak eman nahi dizkiola laudioar bati, berak laga baitu kioskoa izandako azpiegitura.

Baliabide berri horren helburua izango da herriko eskaintza turistikoa dinamizatu eta sendotzea. Horrela, Laudioko Udalak ezagutzera eman ahal izango ditu udalerriko ondare historikoa eta naturala (Eraztun Berdea, Ermualde, Lamuza Parkea, ermitak...). 

“Turismo Bulego horren bitartez, beste bulego batzuekin aliantzak egingo dira, bisitariak batera erakartzeko eta lurraldeak batera saltzeko. Turismo arloko epe ertaineko estrategia abian jartzeko lehen urratsa da, eta Laudio txangozaletasun naturaleko eta kulturaleko funtsezko puntu gisa kokatu nahi dugu”, zehaztu du Andoni Orue Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak.

Ordutegiak eta webgunea 

'Topa!Laudio' izeneko informazio gune berri hori urte osoan egongo da zabalik. Udan, bulegoa asteazkenetik astelehenera egongo da irekita, 9:00etatik 14:00etara, baita zubietan eta egun berezietan ere.

Goi-denboralditik kanpo, zerbitzua ostiraletik igandera egongo da herritarren eskura, ordutegi berean. Gainera, arreta turistikoa emango da 944 034 930 telefono-zenbakian, baita posta elektronikoaren bitartez ere (topa@laudio.eus).

Zerbitzua osatzeko, Udalak turismo-webgune berria (www.topalaudio.eus) eta sare sozial espezifikoak jarri ditu martxan. Horrela, udalerriko eskaintza ezagutu ahal izango dute Laudio eta bere ingurua bisitatu nahi dutenek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide