Euskadiko txapelketan 7 atletek hartu dute parte asteburuan, Laudioko kluba ordezkatuz 16 urtez beherakoen lehiaketan. "Oso emaitza onak lortu dituzte Euskadi mailan, marka estratosferikoekin gainera", nabarmendu du klubak sare sozialetan. Mailu jaurtiketan Aizpea Azumendi Baladok eta Inuntze Ugarte Amondok hartu dute parte, eta jauzi hirukoitzean Ixone Gostin Belzak (10. postua erdietsi du).
1.000 metro lauen modalitatean lehiatu direnen artean, bestalde, ondorengo kideak egon dira:
- Arrate Talledo Villate (5. postua)
- June Rivas Garcia Escudero (9. postua)
- Garazi Unzaga Villanueva (13. postua)
600 metroko norgehiagokan Naia Luyando Garcia aritu zen, eta zortzigarren postua erdietsi zuen.
Koldo Ayesta, bi aldiz hirugarren
Euskadiko txapelketan ez ezik, beste lasterketa batzuetan ere neurtu dituzte indarrak laudioarrek. Koldo Ayesta Zaballak, esaterako, Gasteizko lasterketan egin zuen korrika ostegunean, eta Zuiakoan igandean. "Eskerrik asko Koldo klub handi hau sentitzen dugun guztioi ilusionatzeagatik, nagusienetatik hasita eta txikietaraino".
