Uztailaren 23an, larunbatean, izango da Areta Trail lasterketaren 4. edizioa. Ohi gisa, 12 kilometroko mendi zeharkaldia osatu beharko da, eta izen-ematea zabalik dago Sportmaniacs atarian. Antolatzaileek adierazi dutenez, ordea, uztailaren 16 arte egongo da webgunean apuntatzeko aukera. Denbora tarte horretan inskripzio fitxa betetzen dutenek 12€ ordaindu beharko dituzte. Egunean bertan ere egongo da gehitzeko aukera, baina 15€ balioko dute txartelek.
Aiaraldea Komunikabideak dortsal bat zozkatuko du erabiltzaileen artean
Opari gisa, kamiseta eskuratuko dute lasterkariek. Gainera, 2€ bideratuko dituzte Pinpili Aisialdi Taldea laguntzera. Aiaraldea Komunikabideak dortsal bat zozkatuko du erabiltzaileen artean uztailaren 15ean, 12:00etan. Horrez gain, ekimenaren babesleetako bat izanik, probaren jarraipen berezia egingo du webgunean eta sare sozialetan.
