Valentzian egon dira Laudio Tenis Klubeko 7 haur, nazioarteko beste jokalari batzuekin

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko eka. 28a, 10:04

Valentzian izan dira Laudio Tenis taldeko zenbait kide. / Laudio Tenis Kluba

Rafa Nadal txapelketa jokatu dute, besteak beste, Laudio Tenis Klubeko gazteek beste lurralde batzuetako haurrekin.

Valentzian egon dira Laudio Tenis Klubeko gazteak azken egunetan. Andoni Agirretxe Sanchez entrenatzaileak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, entrenamenduak eta txapelketak uztartu dituzte: "4-5 orduz entrenatu dugu egunero, eta bi txapelketa jokatu dituzte gazteek. Lehenbiziko txapelketan 6 ume aritu dira, eta bigarrenean Kimuak bakarrik". 

Ez dira ohiko partidak izan, ordea.  Izan ere, lurralde anitzetako tenis jokalariekin aritu dira: "Rafa Nadal txapelketa izan da, zeinetan beste herrialde batzuetako umeekin jolastu duten: Estatu Batuetakoak, Errusiakoak...". 

"Ez da kirol esperientzia soila izan, pertsonala ere; modu autonomoan egon direlako elkarbizitzen beste herrialdetako umeekin"

Agirretxe Sanchezen hitzetan, 7-8 egun igaro dituzte bertan, "Laudioren izena Valentziara eramaten". Ekimenaren inguruan, zeharo balorazio positiboa egin du: "Ez da kirol esperientzia soila izan, baita pertsonala ere; modu autonomoan egon direlako elkarbizitzen beste herrialdetako umeekin, lagunduta bada ere".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide