Arabako Futbol Federazioak urteroko Ohiko Batzar Orokorra ospatu zuen ekainaren 27an, astelehena. Bertan, amaitu berri den ikasturteko kirol-balantzea egin eta datorren denboraldiko txapelketen egutegia aurkeztu zuten.
Horrekin batera, kiroltasunaren sariak banatu zituzten kategoriaz kategoria. Kadete bigarren mailan, CD Laudio futbol klubeko San Rokezar taldeak jaso zuen Federazioaren aitortza. Klubeko arduradunek pozez jaso zuten saria, eta futbola "emaitzetatik harago doan zerbait" dela nabarmendu zuten.