Indarberrituta ospatuko dituzte herriko jai kuadrillek Laudioko San Pedropeko jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko eka. 28a, 19:01

Aurten Aldai Plazan egingo dute ohiko sukalki lehiaketa. / Aiaraldea.eus

Bi urteko etenaren ostean, Laudioko jai kuadrillek egun osoko egitaraua prestatu dute uztailaren 2rako. Ohikoan bezala, sukalki txapelketa eta iluntzeko musika eskaintza izango dira protagonistak.

Laudioko jai kuadrillek Indarberrituta ospatuko dituzte San Pedropekoak. Bi urteko etenaren ostean, egun osoko egitaraua prestatu du Jaiak Koordinakundeak datorren uztailaren 2rako. Aurtengoan, Aldai Plazan bilduko dute egitarauaren zatirik handiena.

Sukalki txapelketak emango dio hasiera jai egunari: kuadrillek 9:00etan piztuko dituzte suak eta 13:30etan entregatu beharko dituzte lapikoak. 11:00etan erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da Herriko Plazatik, Galtzagorri Kultur Taldeak antolatuta. 12:00etan, aldiz, Kirikiñok haurrentzako jolasak atonduko ditu Aldai Plazako aterpean.

Epaimahaiak sukalki txapelketako irabazlea iragarri ostean, bazkari herrikoia egingo dute parte hartzaile guztiek batera, 14:00etan, eta bingoak girotuko du bazkalostea.

Arratsaldean ekintza gehiago

Arratsaldean ere makina bat jarduera antolatuko dituzte. Untzueta Dantza Taldeak dantza-plaza gidatuko du 17:00etatik 19:00etara arte. Izan ere, ordu horretan abiatuko da herriko kaleak girotuko dituen kalejira.

Musika eskaintza 21:30ean hasiko da, Erruki erromeriarekin. Horren ostean, Azkenakfy musika jartzaileek ordu txikiak arte luzatuko dute festa giroa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide