Indusketa arkeologikoak egingo dituzte Gardeako Santa Kruz baselizaren inguruan, 964. urteko dokumentu baten datuei jarraiki

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 1a, 13:18

964. urteko aztarnak bilatuko dituzte baselizan. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 4tik 12ra indusketa arkeologikoak egingo dituzte Gardea auzoko Santa Kruz baselizaren inguruan. Hain zuzen ere, Laudioko eraikin erlijioso zaharrenetarikoa da ermita.

Indusketa arkeologikoak burutuko dituzte Gardeako Santa Kruz baselizaren inguruan. Hiru arkeologia teknikarik eta boluntario gazte talde batek burutuko dituzte indusketak eta, aurreratu dutenez, uztailaren 4tik 12ra luzatuko dira lanak.

"Laudioko ondare historikoa balioesteko eta ikusarazteko helburuarekin" sustatu du Udalak ikerketa. Arkeologo-taldeak zundaketak, indusketa-lanak, erregistro grafikoa eta fotografikoa, planimetriak eta ager daitezkeen materialen inbentarioa egingo ditu, eraikinaren kanpoaldean zein barrualdean.

964. urteko aztarnen bila

Baselizak historiako hainbat unetan izandako okupazioa ezagutu nahi dute indusketen bidez. Izan ere, udalerriko eraikin erlijioso zaharrenetarikoa da. 964. urteko dokumentu batekin zerikusia izan dezaketen egiturazko elementu eta materialak aurkitzea espero dute arkeologoek. Dokumentu horretan, Gardean San Victor eta Santiagori eskainitako tenplu bat dagoela aipatzen da, baita baselizatik gertu dagoen Gardeagotxi izeneko herrixka baten existentzia ere.

“Lan horiekin, Laudioko historia ezagutu eta arakatu ahal izango dugu. Baseliza honen eta X. mendean izan zen tenpluaren iraganari buruzko aztarnak berreskuratzea espero dugu, eta Laudioko antzinako populazioa hobeto ulertzea”, adierazi du Juanjo Hidalgo arkeologoak.

Ander Añibarro alkateak ere balioan jarri du indusketen garrantzia: "Elementu horien balioa nabarmentzea ez da soilik toki- edo eskualde-mailan interesgarria, zabalagoa da, gure udalerriko bizimoduari buruzko ezagutza galtzea saihesten duelako. Horrek lekuaren garrantzia indartzen eta bertako biztanleek zein bisitariek merezi duen bezala kontuan hartzen lagunduko du, aldi berean ingurunearen bizi garapena eta garapen ekonomikoa sustatuz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide