2022/07/06 20:00

Musika emanaldia

Ane Zugaza

Ane Zugaza
Faktoria, Laudio

Duela 22 urte Bilbon jaiotako artista, 10 urterekin izan zuen bere lehen gitarra Ane Zugazak eta ordutik jo besterik ez du egin. 16 urte zituenean bere olerkiak musikatzen eta abestiak sortzen hasi zen gitarraren laguntzaz, eta beste artista batzuen abestien bertsioak ere egiten ditu.

Gaur egun, Bilboko "Harrapazank" lehiaketaren azken edizioa irabazi zuenetik, batetik bestera dabil formatu txikiko kontzertuak egiten.Sarrera: borondatea jasoko da, kultur-sortzaile gazteen lana babestu eta sustatzeko.

Afaltzeko aukera eskainiko da emanaldian: okela eta barazki hanburgesak, pizza artisauak, partekatzeko errazioak, etxeko postreak…

Taberna zerbitzua: garagardo artisauak, ardo eta zuku ekologikoak, kafe eta infusioak…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide