Espainian izan da Josu Apraiz Etxezarraga, lasterketan. Gaur goizean Murtziako Guadalupe lasterketan parte hartu du, 6 kilometroko ibilbidea osatzeko. Sare sozialetan adierazi duenez, bigarren helmugaratu da sailkapen orokorrari dagokionez. Denbora markari erreparatuta, 19 minutu eta 33 segundu behar izan ditu zirkuitua osatzeko.
"Koska txikitzen joan naiz, amaieran bigarren postuan sartu arte"
"Oporretan nengoela egin dut azken proba", azaldu du lasterkari laudioarrak. Gustatu egin zaio norgehiagoka, erantsi duenez: "Polita izan da, parte hartze handia egon da eta gorabehera askodun zirkuitua izan da, bira ugariduna". Apraiz Etxezarragaren hitzetan, sentsazio oso onak izan ditu norgehiagokan, "koska txikitzen joan naiz, amaieran bigarren postuan sartu arte".
Orain, atsedenerako tartea hartuko du: "Marko batean sartzeko moduko denboraldia izan da. Orain, deskantsatu eta iparra maratoiei begira jarriko gara gero. Uda on guztiei!".