Bukatu du ikasturte honetako denboraldia Lautxirrinka kirol klubak. Irristaketan aritzen da elkartea, eta erakustaldi zein norgehiagoka ugaritan hartu dute parte aurten ere bertako kirolariek. Sare sozialetan aipatu dutenez, atsedenerako tartea hartuko dute aurki: "Ekaineko intentsiboa amaitu genuen, kirolari nekatu baina zoriontsuekin! Eskerrik asko aste hau posible egin duten monitore eta entrenatzaileei".
Alabaina, ez diote ekintzak antolatzeari utziko. Izan ere, uztailaren 4tik 8ra kanpusa prestatuko dute, baita hilaren 11tik 15era ere. "Orain, uztaila aldera, izugarri gustatzen zaigun kirolarekin lan egiten eta gozatzen jarraitzuko dugu", erantsi dute. Informazio guztia hemen kontsulta daiteke:
