Kontzertu berezia eskaini zuen Bi Hotsak abesbatzak ostiralean, Sanpedropekoak ospatzeko. Laudioko koruak ehundik gora ikusle bildu zituen Aldai plazan, eta hainbat kolaboratzaile izan zituen bidelagun emanaldian zehar. Alde batetik, Aitor Aspuru eta Lander Otaola igo ziren oholtzara, ahotsei pandero eta trikitiarekin laguntzeko, hurrenez hurren. Itxarkundia dantza taldeko kideek ere egin zuten ekarpena emanaldian, hainbat abestiri koreografia gehituta.
Pianoan, aldiz, Mikel Gasteñaga aritu zen, eta Bea Zurimendu arduratu zen zuzendaritza lanetaz.