Graffiti tailerra egin du Kirikiñok Ellakurin atondutako Basoa espazioan, atzo eta gaur artean. "Kale artearen alor ezberdinak" landu dituzte bertan, guneko hainbat elementu esprai eta plantillekin apaiduaz.
Aurreratu dutenez, ez dute baztertzen udan zehar beste zitaren bat jartzea, bi egun hauetan hasiko lanarekin jarraitzeko.
Udako planteamendua
Beste hainbat jarduera ere egingo dituzte udan Ellakurin atondutako berdegunean. Kimaketa ikastaroa eta ipuin kontaketa antolatuko dituzte, besteak beste. Baina ekitaldi handiena uztailaren 28an egingo dute, Ugarteko jaien bezperan. "Basoko eta baratzeko jaiak" ospatuko dituzte egun horretan, eta plaster plazaratuko dute egitaraua.