Laudioko ikastetxeak, autobus geltokiak eta osasun zentroa "kerik gabeko guneak" izango dira aurrerantzean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 11a, 11:44

Loli Muriel zinegotzia, Zumalakarregiko autobus markesinan. / Laudioko Udala

Maiatzean abian jarritako herri galdeketaren emaitzak publiko egin ditu Laudioko Udalak. Tokiko erakundeak sei gune proposatu zituen "kerik gabeko espazio" bilakatzeko, eta ikastetxeen inguruak, autobus markesinak eta osasun zentroa izan dira boto gehien eskuratu dituztenak.

Herri galdeketa abiatu zuen Laudioko Udalak iragan maiatzean, Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren testuinguruan. Galdeketaren xedea herrian "kerik gabeko espazioak ezartzea" zen bai eta tabakoaren kontsumoaren inguruko eztabaida sustatzea ere.

Udalak sei gune proposatu zituen tabakorik gabeko gune izendatzeko: Autobus-markesinak, herriko plaza, ikastetxeen inguruak, osasun-zentroen inguruak, Kultur Etxetik gertu dagoen eremua eta Aldai plazako merkatua.

Bozketaren emaitzak

Ekainaren 19an itxi zen bozketa fasea eta publiko egin dituzte emaitzak honezkero. Ikastetxeen inguruak, Zumalakarregi etorbideko markesina eta osasun zentroaren inguruak izan dira boto gehien lortu dituztenak; 78, 73 eta 76 hurrenez hurren. Udalak toki horiek seinalizatzeari ekingo dio orain. Autobus geltokiak eta osasun zentroko inguruak izango dira markatzen lehenak. Ikastetxeetan, aldiz, ikasturte berriarekin batera egingo dute lan hori.

Laudioko Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak garatu du proiektua, Minbiziaren Kontra Araban elkartearekin elkarlanean. “Kanpaina honen helburua, laudioarrak, tabakoak erretzaileen eta haien ingurukoen osasunean dituen ondorio kaltegarriez kontzientziatzea da. Espazio horietan jende asko ibiltzen da, baita adingabeak ere. Ekimen honek eztabaida sortzea, eta ohitura horren kaltegarritasunaz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea espero dugu”, azaldu du Loli Muriel zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide