2019ko jaiak bereziak izan ziren Ugarten; Jai Batzordearen lekukoa hartu zuten auzoko gazteek, antolakuntzari zein festari haize freskoa emanda. Pandemiak festak eten dituen arren, ez du belaunaldi berrien bultzada gelditu, eta aurten berriro ere indarberrituta ekin diote jaiak antolatzeari.
“Bilerak pixkat berandu hasi genituen”, aitortu dute Batzordeko kideek. Hala eta guztiz ere, lortu dute gazte gehiago Jai Batzordera erakartzea, eta bertan parte hartzen duten kideen kopuruak gora egin du aurten. Gogorarazi dute, ordea, egitaraua aurrera atera ahal izateko auzokideen elkarlana eta laguntza ezinbestekoa dela, eta jaietan buru-belarri sartzeko deia egin diete.
Jai egitaraua
Honezkero ia prest daukate 2022ko programazioa. Uztailaren 29an hasiko dira jaiak, eta egun horretan jokatuko dituzte Ugarteko Futbol Torneoaren kategoria gazteenen finalak. Txupinazoa 19:30ean jaurtiko dute, eta Javier Angulo apaizak izango du lehen suziria piztearen ohorea. Gau horretan Voltium taldeak eta Kul eta Varro musika jartzaileak arduratuko dira Ugarteko festei erritmo propioa jartzeaz.
Uztailaren 30ean, baserritar eta artisau azokak esnatuko du herria 9:00etatik aurrera. 15:00etan San Inazio herri bazkaria egingo dute elizako atarian, eta ostean bingo, igel eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte. Senior eta kadete mailako Ugarteko Torneoko finalak, aldiz, 17:30ean jokatuko dira, eta kategoria guztien sari banaketa 20:00etan egingo dute, parrillada batek lagunduta. Iluntzean Ziztada eta Rlantz izango dira oholtza gaineko protagonista nagusiak, Dj Gaua eta Nonbait erromeriarekin batera.
Uztailaren 31n agurtuko dituzte festak, baina horren aurretik musika eta jai-giroa ez dira faltako Ugarteko kaleetan barrena Lankaietako lagunak txistulariei edota Bihotsak abesbatzari esker.
Egitarau osoa honako hau izango da:
Uztailak 29, ostirala
• 16:30 // Futbito txapelketako benjamin mailako finala
• 17:00 // Umeentzako ikuskizuna txosnagunean SORGINLARREN taldearen eskutik.
• 17:30 // Futbito txapelketako kimu mailako finala
• 18:30 // Futbito txapelketako haur mailako finala
• 19:30 // Jaiei hasiera emateko txupinazoa Javier Anguloren eskutik
• 20:30 // Adin guztietarako talo-tailerra, AUZOLAN taldearen eskutik.
• 23:00 // KONTZERTUAK: Voltium, Dj Kul eta Dj Varro
Uztailak 30, larunbata
• 09:00 // Baserritarren eta artisauen azoka txosnagunean
• 11:00 // Umeentzako gunea eta tailerrak KIRIKIÑOren eskutik futbito zelaian.
• 12:30 // Kalejira SAN ROKE MUSIKA ELKARTEAREN eskutik
• 13:00 // Poteoa ARETAKO TXISTULARIAK taldearen eskutik
• 15:00 // San Inazioko bazkari herrikoia (tiketak salgai Ugarteko tabernetan)
• Ondoren bingoa, igel txapelketa eta futbolin txapelketa.
• 17:00 // Batukada KUN KUN BATUKADAren eskutik
• 17:30 // Futbito txapelketako kadete mailako finala
• 18:00 // Buruhandiak GALTZAGORRI taldearen eskutik
• 18:30 // Futbito txapelketako senior mailako finala
• 19:30 // AUZOLAN taldeak antolatutako parrillada
• 20:00 // Futbito txapelketako sari banaketa
• 20:30 // Kalejira tabernetatik KUN KUN BATUKADAren eskutik
• 23:00 // KONTZERTUAK: Ziztada & Rlantz, Nonbait erromeria eta Dj Gaua
Uztailak 31, igandea
• 11:00 // Kalejira LANKAIETAKO LAGUNAK taldearen eskutik
• 12:30 // Tortilla txapelketa (*Izen-ematea 11:30ean). Amaitzean sari-banaketa
• 13:00 // Meza San Inazio parrokian. Ondoren, txori kantarien lehiaketa
• 13:30 // Poteoa ARLOTEEN eskutik
• 16:30 // Mus txapelketa azkarra txosnagunean (*izen-ematea 15:30ean eta zozketa 16:00etan)
• 17:30 // Bizkotxo lehiaketa txosnagunean. Amaitzean sari-banaketa
• 18:00 // Kontzertua BIHOTZAK ABESBATZAREN eskutik San Inazio parrokian
• 19:30 // Herri kirolak - Desafioa: neskak vs. zaldia, Dorrea tabernaren aurreko aparkalekuan
• 20:00 // Kontzertua SAN ROKE MUSIKA ELKARTEAREN eskutik San Inazio parrokian
• 21:00 // Odoloste-jana, AUZOLAN taldeak antolatuta. Ondoren, txinga txapelketa (izen-ematea 21:15ean txosnan)
• 23:00 // Jaien amaierako traka, AUZOLAN taldearen eskutik
Abuztuak 1, Astelehena
Umearen eguna: Prezio murriztuak barraketan