Berrikuntza ugari egin dizkiote Laudio Institutuaren webguneari. Alde batetik, helbidean egin dute aldaketa, laudioinstitutua.net izatetik laudiobhi.eus izatera pasa baita.
‘Laudioinstitutua’ dena jarraian idaztea korapilatsua suertatzen zen batzuetan eta, gainera, geroz eta zabalduagoa dago ‘BHI’ izendapena Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeei erreferentzia egiteko. Horregatik egin dugu aldaketa”, azaldu dute hezkuntza zentroko kideek. Horrez gain, domeinua ere aldatu dute, .net-etik Euskal Herriko .eus-era pasatuz.
Bestetik, webgunearen barruko estetika ere aldatu dute, atalak eta edukiak berrituta eta mugikorretara erraz moldatzen den eredua baliatuta. Guraso, ikasle zein herritarrek bertan topatu ahalko dute ikastetxeari lotutako informazio guztia.