Ataungo Eskupilota Txapelketa irabazi du Arkaitz Eskuza laudioarrak

Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 14:38
Arkaitz Eskuza eta Beñat Zubizarreta, txapela eskuratu berri.

Laudioarrak igandean lortu zuen txapela eta Gipuzkoako txapelketa horretan parte hartzen duen bigarren aldia da. Eskuzak 29 txapelketa irabazi ditu jadanik, nahiz eta gazte kategorian egon oraindik.

Arkaitz Eskuza 17 urteko pilota jokalari gazteak Ataungo Txapelketa irabazi zuen igandean. Bikoteka jokatzen da proba eta antolakuntzak berak osatzen ditu. "Beñat Zubizarretak jokatu du nirekin, bere anaia profesioanala da", azaldu du laudioarrak.

Proba maiatzaren 17an hasi zen, baina laudioarrak jokatu du finalaurdenetik aurrera: "Faboritotzat jotzen gintuzten gu eta beste bikote bat eta horregatik ez ditugu partida guztiak lehiatu". Izan ere, iaz Eskuza finalaurrekoetara heldu zen Ataunen

Euren parte hartzeari dagokionez, pozik azaldu da laudioarra: "Lehen eta bigarren partidak erraz irabazi genituen, eta ondo jokatu genuen. Egia da bigarren norgehiagokan espero genuela aurrelari on baten kontra aritzea, baina lesionatu zen. Gauzak horrela, 22-3 eta 22-5 irabazi genuen. Finalean 22-13 gailendu ginen, baina ez genuen oso pozik amaitu, gure jokoa ez zelako ona izan. Egia esanda, garaipena heldu zen aurkariek akats gehiago egin zituztelako. Gutxienez. txapela eskuratu genuen".

Ataungo txapela kontatuta, 29 garaipen lortu ditu guztira Eskuzak eta aurten irabazi du berarentzat bereziena dena: "Onena izan nintzen Euskadiko Gravni Txapelketan. Araba ordezkatu nuen eta Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa eta Nafarroako jokalarien kontra neurtu nituen indarrak eta trebezia".

Atzelari indartsua

Bere ezaugarriei buruz galdetuta, Eskuzak aipatu du atzelaria dela eta indar handiz jotzen duela pilota. Horrez gain, espazioak ondo estaltzen ditu eta ondo moldatzen da bolearekin, nahiz eta atzean jokatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide