Esklerosi anizkoitza ikertzearen alde "busti" dira gaur Laudioko Batzalarrin kalean. Urteroko zitari jarraiki, postua jarri dute hainbat bizilagunek bertan, gaixotasun arraro horren inguruko informazioa jendarteratzeko.
Sagardoan egositako txistorra eta txanpinoi pintxoak eskaini dituzte bertan, eta jende ugari animatu da Kukuxumusuk diseinatutako kamisetak erostera. Adembi elkartera bideratuko dute bildutako diru guztia, esklerosi anizkoitzaren ikerketaren finantziazioan laguntzeko. Izan ere, gaixotasun sendaezina da gaur egun, eta bere jatorria ere ezezaguna da oraindik.