Auto batek Gardeako zubiko barandaren aurka jo du

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 19a, 14:28

Udal-langileek zubi ertza hesitu dute, baranda konpondu bitartean. / Aiaraldea.eus

Istripua jazo da gaur goizean Laudioko Gardea auzoan; auto batek zubiko barandaren aurka jo du. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gidaria onik atera da.

Istripu ikusgarria gertatu da gaur, 12:15ak, aldera Laudioko Gardea auzoan, Gardea kalea eta Katuxa kalea lotzen dituen zubian. Auto batek kontrola galdu eta zubiko barandaren aurka jo du. Talkaren ondorioz baranda errekara amildu da.

Udaltzaingoa bertaratu da istripua gertatu den tokira, eta jakinarazi dutenez, autoan bakarrik zihoan gidaria onik aurkitzen da, eta ez da larrialdi-zerbituzen beharrik egon. Udal-langileek zubi ertza hesitu dute, baranda konpondu bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide