Laudioko Galiziar Etxeak zabaldu du jada '2022 Galiziako aberri eguna', Santiago apostolua omentzeko. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute, Galiziar Etxean bertan. Ostiralean, emakumeen 'chave' txapelketa jokatuko dute, eta larunbatean gizonezkoena.
Ohi gisa, senidetasun bazkariak hartuko dio lekukoa ekimenari, larunbatean 14:30ean elkartuko direlarik inguruko galiziar guztiak. Bazkalostetik aurrera musika kontzertuak gailenduko dira: 17:00etan Sal y Pimienta taldea, eta 19:00etan Rule of Trees.
Larunbatean eta astelehnean ekintza ugari egongo dira Galiziar Etxeak antolatuta
Igandean, berriz, musikaz girotuko dituzte bazterrak, baina ez dute zehaztasun gehiagorik eman. Astelehena izango da, edozelan ere, festa egun handiena.
Uztailaren 25ean Espalladoiro taldearekin abiatuko dute kalejiran eguna, 11:30ean. Ondoren, meza eta ekitaldia egingo dituzte Laudioko elizan eta Herriko plazan 12:00etan eta 13:00etan, hurrenez hurren. Jarraian, bermut saioa, mokadua eta lehiaketetako sari banaketak izango dira protagonista, 17:00etatik 21:00etara Amigos del Swing taldearekin indarrak agortu arte.
