Etenaldi luzearen ostean, pandemiak derrigortua, Areta Trail Lasterketaren edizio berria egin dute gaur. Jende gutxiagoren partaidetza espero bazen ere (azken asteetako beroaren ondorioz), 141 lagun abiatu dira irteeratik.
Gizonezkoen artean, Hodei Samaniego izan da irabazlea, Marc Vizcaino bigarrena eta Joseba Urbano hirugarrena. Emakumezkoen kategorian, ordea, Natalia Gomezek egin du markarik onena, Mariana Natalia Burga Otavalo izan da bigarrena eta Maria Isabel Sixto hirugarrena.
Antolatzaileek azkenengoei ere eman diete aitorpena eta zenbait sari zozketatu dituzte.
Lasterketa, edonola ere, ez da izan kirol proba bakarra, bola arabar txapelketa ere egon baita lehian Aretan.
Arratsaldeko azken orduan, aldiz, Euskal Preso eta Iheslari Politikoen aldeko mobilizazioa egin dute.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez