Jaietako laugarren eguna ospatu zuten atzo Aretan. Paella lehiaketa izan zen goizeko ekintza nagusia. Kuadrilla ugari elkartu ziren goizean goizetik lapikoak prestatzeko, eta guztiek batera bazkaldu zuten txosnaguneko karpan, epaimahaiak sailkapena ebatzi ostean.
Iluntzean, aldiz, Igor Arzuagak xarmaz beteriko kontzertu berezia eskaini zuen Kultur Etxeko lorategian, Nando, Victor eta Julen musikariekin batera.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte