Trafiko istripua gertatu da gaur goizean Laudioko sarreran, garbigunearen parean. Kamioi batek eta auto batek elkarren aurka egin dute talka 9:50ak aldera, eta kotxearen gidaria zaurituta eraman dute ospitalera. Larrialdi zerbitzuak lanean ari dira uneotan errepidean eta bidea moztuta dago.
Informazioa eguneratzen joango gara.