Orain, bi asteko geldialdia egingo du taldeak, baina Duttok ez du atsedenik hartuko. Dida batean antolatu du bere bakarkako lehen bira, Europan barrena. Belgikara joko du bihar, eta Holanda eta Ingalaterra ere bisitatuko ditu datozen hamar egunetan, orotara 10 emanaldi eskainiz.
Bere bakarkako lehen esperientzia izango da. Bibolina, gitarra eta mandolina izango ditu lanabes, eta looper-ak ere erabiliko ditu.
Esperientzia puntuala izango da honakoa, Duttok argi baitauka Moonshine Wagon dela bere proiektu nagusia. Hala ere, ez du baztertzen bakarka abesti propioak sortzeko aukera.
Hori guztia eta gehiago azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari telefonoz eginiko elkarrizketan.