KIrikiñoko baratzeko eta basoko jaiak ospatu dituzte gaur arratsaldean. 17:00etan eman diote hasiera ekimenari, basorako igoera eginez. Hala, ohe elastikoaz, ping-pong txapelketaz eta ur jolasez gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek arratsaldeko lehen zatian. Iluntzean, aldiz, Kalaka bizikleta likuadora eta talo tailerra egon dira, eta amaitzeko Piano taupadak taldearen kontzertua.