ARGAZKIAK

Javier Angulo apaizak piztu du Ugarteko jaietako lehen suziria

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 29a, 21:07

Gaur arratsaldean abiatu dira Ugarteko jaiak. Javier Angulo auzoko parrokoak izan du txupinazoa botatzeko ardura, Josu Zabalak auzokideen izenean esker hitzak eskaini ostean.

Igandera arte luzatuko dira ekintzak Ugarten. Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu du. Gaur gauean Voltium taldeak eta Kul eta Varro musika jartzaileak arduratuko dira festa-giroa goizaldeko ordu txikiak arte luzatzeaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide