ARGAZKIAK

Artisau azoka eta herri bazkaria Ugarteko jaietako bigarren eguneko protagonistak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 30a, 16:27

Baserritar eta artisau azokak esnatu du Ugarteko jaien bigarren eguna, eta San Inazioko auzo bazkariak dozenaka auzokide elkartu ditu mahaiaren bueltan. Arratsaldean Senior eta kadete mailako Ugarteko Torneoko finalak jokatuko dira . Iluntzean, aldiz, Ziztada eta Rlantz izango dira oholtza gaineko protagonista nagusiak, Dj Gaua eta Nonbait erromeriarekin batera.

Argazkiak: Auxi Angulo eta Ugarteko Jai Batzordea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide