Atzo arratsaldean hasi ziren Kexaako jaiak. Haur zein helduentzako joko tradizionalekin abiatu zuten egitaraua, eta parrillada egin zuten ondoren. Bizilagun ugari bertaratu ziren bi ekintzetara, eta DJ Beltrance arduratu zen gaua animatzeaz.
Su artifizalekin amaitzekoak ziren eguna, baina bertan behera utzi zuten jarduera hori, sute arriskuagatik.
Jarraipena, datorren ostiralean
Datorren ostiralean emango diote jarraipena ospakizunari, jaien "egun handienarekin". Suziriekin hasiko dute eguna, eta jarraian abiatuko da prozesioa, baselizaraino. Meza egingo dute bertan, eta ondoren zozkatuko dute jada tradizio bilakatu den tarta. Arratsaldean, aldiz, bolo eta igel txapelketak izango dira nagusi, eta Antxon magoa arduratuko da iluntzea girotzeaz.
Ostirala baino lehen ere egongo dira ekintza bakan batzuk: asteartetik ostegunera meza egongo da egunero baselizan, 20:00etan. Ostegunean, aldiz, bolo txapelketa egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.

Argazkiak: Kexaako Jai Batzordea