Arloteen poteoa, meza eta tortilla txapelketa egon ziren goizean. Arratsaldean, aldiz, mus txapelketa azkarra abiatu zuten, iluntzera arte luzatu zena. Herri kirolak ere egon ziren, eta musika izan zen nagusi San Inazio parrokian, emanaldi bana eskaini baitzuten bertan Bi Hotsak abesbatzak eta Laudioko Musika Bandak.