Lan istripua gertatu zen atzo Basaurbeko araztegia eraikitzeko obretan. Kamioi bat irauli egin zen malda batetik jaisten ari zela, eta barruan zihoan gidaria zauritu zen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren eta ospitalera eraman zuten behargina, baina alta eman diote dagoeneko.
Gertatutakoa ikertzen ari da Osalan, lan osasunaren erakunde publikoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.
Maiatzean abiatu zituzten araztegia eraikitzeko obrak, eta datorren urterako amaitzea aurreikusi dute. Orozko eta Laudioko urak arazteko balioko du azpiegiturak.