Eguerdian jarri dute hitzordua elizako arkupe inguruan antzinako jai koadrilek. Duela bost urte ekin zioten garai bateko lagun taldeak berreskuratzeari. Hala, berriro ere batu dira bi urteko etenaldiaren ostean (koronabirusak eragindako pandemia medio) elizako arkupeetan bazkaria egiteko. Azken urteetako egitarauari eutsi diote: poteoan aritu dira lehenbizi, bazkaria egin dute ondoren eta, amaitzeko, Diskodantza emanaldia izan dute bertaratutakoen gozamenerako.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya