20:00etan jaitsi dira Zoroak taldekoak San Roke ermitatik santua gorpuztuta. Izan ere, kide horietako batek azalmamitu du santuaren pertsonaia. Ehunka lagun batu dira kalejirara, Zoroak eta Xirika jai koadrilen eskutik. Xirikakoek pintxoak banatu dituzte parrillada ibiltarian.
San Rokeren kalejira eta Amak taldearen kontzertua izan dira arratsaldeko ekitaldi nagusiak Laudioko jaietako bigarren egunean
20:30ean, aldiz, Amak taldearen emanaldiak bete du Alberto Acero plaza. Gauean, ordea, Doctor Deseo taldea oholtzaratuko da, besteak beste, Herriko plazan.
Txosnagunean ere musika jaialdia egongo da. Hain zuzen, Las Sexpeares, Gora Etorri eta Erroka taldeek joko dute bertan.