Asteburuan Laudioko Jaiek etenaldia egiten dute, baina horrek ez du esan nahi herrian girorik ez dagoenik. Izan ere, Rakatapla elkartearen lehiaketa gastronomikoak arrakasta handia izan du gaur goizean. Kuadrilla ugari elkartu dira Aldai plazan sukaldatzeko eta proban parte hartzeko.