ARGAZKIAK

Asier Motriko eta Angi Andreou bikoteak irabazi du Laudioko jaietako I. Padel Torneoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 21a, 16:29

Ostiraletik igandera jokatu da Laudioko jaietako I. Padel Torneoa. Txapelketa mistoa izan da, eta 32 lagun aritu dira jolasten. Guztira 90 norgehiagoka jokatu dira asteburu bakarrean.

Laudioko Gardeako kirolgunean padela izan da nagusi azken 3 egunetan. Izan ere, Laudio Padel Klubak txapelketa antolatu du abuztuaren 19tik 21era. Bi pista egonik, 18 bikotek soilik hartu ahal izan dute parte. Hala ere, torneoaz gain ligaxka ere osatu dute, beste hiru bikoteren artean norgehiagokak jokatzeko. 

9:30etatik 21:30era etenik gabe egon dira padel partidak 2.5 egunez Gardeako pistetan, eta kirolari zein zaleen artean giro polita izan da nagusi

Ostiralean izan ziren sailkapen partidak, eta sei multzotako bikoteak lehen, bigarren edo hirugarren kategoriara pasa ziren horrela. Larunbatean erabaki ziren finalerdiak eta finala. Orotara, baina, bikote guztiek 5 partida jokatu behar izan dituzte: ostiral eta larunbatean bina eta igandean bat. Hala, 9:30etatik 21:30era etenik gabe egon dira padel partidak Gardeako pistetan, kirolari eta zaleen artean giro polita izan da nagusi. Guztira, denen artean 90 padel partida osatu dituzte bi egun eta erdian.

Final nagusia (hots, lehen mailakoa) Asier-Angi eta Andoni-Maite bikoteen artean jokatu dute gaur 13:00etan, eta jendetza batu da ikustera. Hala ere, antolatzaileek egunero pilatutako jarraitzaileen babes eta animoak goraipatu dituzte ere; partaideen lanetik harago.

Sailkapena

Ondorengoa izan da, Laudioko jaietako I. Padel Torneoko sailkapena:

  1. Asier-Angi 
  2. Andoni-Maite
  3. Izaskun-Jonan
  4. Izar-Sergio
  5. Iraia-Carlos
  6. Rosa-Santiago
  7. Virginia-Oscar
  8. Koro-Mikel
  9. Sara-Kepa
  10. Eneko-Bego
  11. Pedro-Oihane
  12. Eukeni-Izaskun
  13. Patxa-Eider
  14. Juan Luis-Ana
  15. Isaac-Ainhoa
  16. Amaia-Iker
  17. Enci-Aitor
  18. Nerea-Jon

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete ekimenaren babesleei: Casa Resa, Dinalan, Padel Gorbeia, Peugeot Karealde, Isama, Laudioko Udala eta Aiaraldea Komunikabideari.

Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Ivan Perez

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide