SORGINLARREN

Euskal Herriko 6 erraldoi konpartsa bilduko ditu II. Erraldoiketak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 22a, 08:56

2019an egin zuten azken Erraldoiketa Sorginlarren taldeko kideek. / Aiaraldea.eus

Baserritar egunean izango da Euskal Herriko Erraldoi, buruhandi eta izaki mitologikoen topaketa Laudion. Egun osoko egitaraua prestatu du Sorginlarren taldeak, arratsaldeko eta gaueko kalejirak barne.

"Txikiak gara baina erraldoia liatuko dugu". Hala zioten sare sozialetan duela zenbait egun Sorginlarren taldeko kideek, eta aurkeztu dute jada Erraldoiketa ekimeneko egitaraua. Abuztuaren 26an, ostiralean, egingo dute topaketa "erraldoia", eta Euskal Herri osoko erraldoiekin koloreztatuko dituzte kaleak. Bi kalejira egingo dituzte horretarako: 18:00etan lehenbizikoa, eta 23:00etan bigarrena. 

Gaueko kalejira izango da aurtengo Erraldoiketaren nobedadea. 23:00etan abiatuko da Lamuza parketik

Dena den, goizetik nabarituko da presentzia. Aurreratu dutenez, txosnagunean argazki erakusketa kokatuko dute lehen orduetatik, eta Baserritar eguneko azokan materiala salduko dute. Eguerdian, berriz, konpartsa kideentzat eta animatzen diren guztientzat herri bazkaria prestatuko dute; 16:30ean kalejiran abiatzeko. Arratsaldean, baina, herriko plaza hartuko dute 18:00etan "erraldoien dantzak" egiteko, eta kareta tailerra ere izango dute bertaratzen direnek.

23:00etan izango da gaueko kalejira, eta jarraian emango diote amaiera aurtengo ekimenari. Sorginlarren taldekoek azpimarratu dutenez, 6 talde batuko dira; horien artean Sorginlarrenen buruhandi tailerrean parte hartu zuten haurrak:

  • KIETB erraldoiak
  • Suzko Konpartsa
  • Kale Danetan
  • Arai Konpartsa
  • Sorginlarren
  • Haurren buruhandiak

Hemen ikusi daiteke egitarau guztia:

May be an image of 5 pertsona, aire zabalean eta text that says '#Erraldoiketa @erraldoiketa ABUZTUAK26 erraldoiketa LAUDION GOIZEAN ZEHAR ARGAZKI RAKUSKEA TXOSNAGUNEAN MATERIAL SALMENTA ARTISAU AZOKAN 14:00etan LAMUZA PARKEAN HERRI BAZKARIA *Txartelak Bazterren eta HE erraldoiketa@gmail.com helbidean ERI 16:30etan LAMUZA PARKETIK BU KALEJIRAREN HASIERA 18:00etan HERRIKO PLAZAN ET ERRALDOIEN DANTZAK MITOLOGIKOEN FAMILIA ARGAZKIA ToPaKETa KARETA TAILERRA 21:00etan LAMUZA PARKEAN KIETB ERRALDOTAK KALE AFARIA DANETAN .SUZKO KONPARTSA 23:00etan LAMUZA PARKETIK HAURREN BURUHANDIAK ARAI GAUEKO KALEJIRA ...ONDOREN HERRIKO PLAZAN KONPARTSA SORGINLARREN ITXIERA EKITALDIA ...ΕΤΑ LAGUNAK!'

 

Duela hiru urte egin zuten azkenekoz topaketa, bigarren edizioa,  2019. urtean hain zuzen:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide