Berakatz Egunarekin heldu diote laudioarrek jaietako bigarren txanpari. Umeen jolas parkea, Herriarenak pilota elkartearen partidak eta Untzueta dantza taldearen kalejira izan dira goizeko protagonistak.
Ohiturei jarraituz, Nagusien egoitzan jarri du dantza taldeak hitzordua, eta adinekoekin dantzan eman dituzte lehen pausoak. Ondoren, astoa eta garrafa lagun, herrigunerantza abiatu dira.
13:00etan Batzalarrin kalera heldu dira. Arratsaldean, berriz, dantza-plazan jarraituko dute giroa berotzen.