10:00etan jaurti dute txupinazoa Larraben. Bertako zelaian kokatu dituzte karpa eta txosna. Hala, goizeko lehen ordutik makina bat jende gerturatu da patata tortila txapelketan parte hartzeko. Izan ere, eguzkiak bete-betean jotzen duela-eta, itzala eskuratzeko parada izan dute bizkorrenek soilik. Zernahi gisaz, giro onean igaro dute goiza, umeentzat puzgarriak ere egon baitira.
Arratsaldean jolasak, txokolate jana eta igel-toka txapelketa izango dira egitarauaren osagai nagusiak. 21:30ean Jumas Band taldearekin emango diote amaiera festari.