Arratsalde eta gau biziak izan ziren atzokoak Laudion. Hain zuzen, Berakatz Eguneko ospakizunetan 'Ez da kasualitatea' bertso saioa egin zuten Izar Mendigurenek, Uxue Alberdik eta Onintza Enbeitak. Aldi berean, kuadrillek kantukada abiatu zuten. Kuadrilla bakoitzak abesti bat aukeratu zuen kalean kantatu eta dantzatzeko. Horrez gain, Berakatz Zopako Kofradiak errezeta horren txapelketa antolatu zuen. Gauez, Malen Atxak abestu zuen txosnagunean, baina dantza bertikaleko ikuskizuna ere egon zen, baita Despistaos taldeko kontzertua.