Euriak ez ditu kikildu laudioarrak. Arratsaldean ere makina bat jende aritu da parranda, Kuadrilen eguna aitzakia hartuta. Besteak beste, Zoroak taldearen ekimena eta talentua erakusteko lehiaketak izan dira protagonista lehen zatian, eta bigarrenean kale kontzertuek eta kalejirek bete dute herria.
20:30ean lau kontzertu egon dira une berean: Puro Relajo Alberto Acero plazan, Esne Potak Zubiko Malekoian, Xaibor Laudioaldeko institutuan eta Placton Batzalarrin kalean. Guztietan bildu da jendetza. Gauean, berriz, puntako taldeen emanaldiek jarraituko dute festa giroa: La Pegatinak 23:00etan joko du Irukutzetan, eta ordu horretatik aurrera txosnagunean Dupla, Zutik eta Erruki erromeria arituko dira.