Indartsu itzuli da Laudioko jaietako Kuadrilen eguna. 500 lagun baino gehiago elkartu ziren Aldai plazako herri bazkarian, eta Laudio Got Talent ekimena egin zuten ondoren.
Tradizioari jarraituz, Zoroak Xtrem ekimenak bete egin zuen zezen-plaza, harik eta gazteak batukadarekin kalejiran abiatu ziren arte.
Umeek apar festa izan zuten Laudioalden, besteak beste, Laudioalden; Xaiborren emanaldiarekin batera. Edadetuentzat, berriz, Puro Relajoren kontzertua egon zen Alberto Acero plazan. Hala ere, kale kontzertu ugari ikusteko parada egon zen herrian barrena, AIaraldeko Placton eta Esne Potak taldeak kasu. Gauean, aldiz, La Pegatina eta Dupla taldeak oholtzaratu ziren herriko gune desberdinetan, besteak beste.