Entzierroarekin hasi da Baserritar Eguneko martxa gaur goizean. 11:00etan eta 12:30ean herritar ugari animatu dira lasterketa egitera, baita zezen-plazan korrika aritzera ere. 12:00etan, aldiz, SOS Baserriak lemapean mobilizazioak hartu du protagonismoa, azokan postua jartzeko egun dauden eskakizunak gehiegizkoak direla salatzeko helburuz. Hala, ordu erdi luze ibili dira herriko enparantzan eta Aldai plazan "folklorismotik harago", baserritarren bizimodu eta lanbidea aldarrikatzen. 12:30ean, berriz, erakustaldia egin du Itxarkundia dantza taldeak. Hala, giro ederrean igaro dute Baserritar Eguneko goiza laudioarrek talo eta postu anitzen artean.