Euriagatik atzo bertan behera utzi zuten Zoroak taldearen Xtrem lehiaketa. Hargatik, gaur jarduera errepikatzea erabaki dute, txapelketa institutura mugituta. Hala, gazte andana bildu da aterpean, jai koadrilen arteko jolasak ikustera.
Sorginlarren taldearen eskutik, bestalde, Erraldoiketa topaketa burutu dute herriko plazan 18:00etan. Euskal Herriko konpartsa desberdinen erraldoiak aritu dira dantzan bertan.
Latiorroko zelaian, aldiz, Arrate elkarteak deituta, artzain txakurren txapelketa jokatu da arratsaldean zehar. Gainera, puntako gonbidatuak izan dituzte bertsotan: Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes.