Baserritar Egunak azoka eta kultur jarduera andana utzi zituen atzo. Gauean ere, hainbat ekitaldi egon ziren herrian barrena. Irukurutzetako aparkalekuan La Oreja de Van gogh taldea ikusten jendetza batu zen. Txosnagunean, aldiz, eskualdeko sortzaileen aldeko apustua egin zuten.
Eskualdeko 3 talderekin tokiko sortzaileen gaua izan zen atzokoa Laudioko txosnagunean
Hala, 23:00etan Cuatro bancos taldearekin hasi zuten gaueko eskaintza, eta Atxurre igo zen segidan. Duela 3 urte bezala, Dantzetan jarrai bikotea izan zen parrandari itxiera emateko arduraduna, eta giro aparta sortu zuten 2:30etik aurrera. 5:30ean bukatu zen kontzertua.