Euskal Herriko erraldoi eta izaki mitologikoen topaketa egin zuen atzo Sorginlarren taldeak. Egun osoko egitaraua prestatu zuten horretarako.
Aldai plazatik Batzalarrin kaleraino argitu zuten bidea erraldoiek dantza eta su artean
Goizean txosnagunean argazki erakusketa jarri zuten ikusgai. Arratsaldean, aldiz, kalejira egin zuten herriko plazan, eta haur zein guraso askoren arreta piztu zuten. Hala, jende ugari gerturatu zen Euskal Herriko erraldoiekin argazkiak ateratzera.
Gaueko 23:00etan zegoen deituta suzko erraldoien kalejira, eta Aldai plazatik Batzalarrin kaleraino argitu zuten bidea erraldoiek dantza eta su artean.