Aldeaquemada herriarekin senidetu da Laudio. Algarabia eta Itxarkundia dantza taldeek ere hartu dute parte ekitaldian. Hain zuzen, 13:00etan izan da ekitaldia. Ander Añibarro Maestre alkateak Andaluziatik etorritako jende andana eskertu du, ongietorria emateaz gainera. Laudiokoek zapia eta aginte makila eman diote alkateari, eta andaluziarrek euren udalerriaren ikur den oreinaren kristalezko margolan bat. Ondoren, Itxarkundia eta Andaluziar Etxeko Algarabia taldearen emanaldia egon da herriko plazan.
Laudioko udal gobernu taldeak azpimarratu duenez, ikus-entzunezko bat sortu dute bi herrien arteko aliantzak jendarteratzeko, datozen egunetan sareetan jarriko dutena.