Iluntzetik aurrera ere jendetza elkartu zen atzo Laudion Odoloste Egunaz gozatzeko. Txarangak, lagun kuadrilak eta odolosteak izan ziren osagai nagusi.
Azkenak jai kuadrilak kulero eta galtzontzilo lasterketa antolatu zuen, 01:00etan Alberto Acero plazatik abiatu zena. Hala, inguruan markatutako zirkuituari hiru bira eman behar izan zizkioten partaideek.
Herriko plazan, aldiz, La formula orkestraren doinu eta ikuskizunak herritar ugari erakarri zituen. Izan ere, eszenatoki erraldoia izateaz gain, argiztapen eta ikuskizun txikiz hornitu zuten emanaldia, aireko akobraziak zein mozorrotutako eszenak kasu. Txosnagunean, ordea, DJ Masa herriko gaztea aritu zen musika jartzen.
Gaur bukatuko dira Laudioko jaiak. Hala ere, Erroketxu txakurra erre artean ekitaldi ugari egongo dira herrian barrena. Hemen ikusi daiteke egitaraua.