Bi urteko etenaldiaren ondoren itzuli da Kofradia eguneko bazkaria ere. Pandemia medio ez da azken urteetan bazkaria egin, baina indartsu heldu dio tradizioari San Roke Kofradiak. Hala, 14:·30ean jendetza batu da arkupeetan bazkaltzeko. Kofradea izan behar da horretarako, baina aurreko urteetan ez bezala belaunaldi berrien gorakada nabaria izan da. Izan ere, jende nagusiarekin batera gazteen presentzia ere agerikoa izan da.