Aldapeta bidetik zetorren auto batek kontrola galdu du eta Zumalakarregi eta Landaluze kaleen arteko bidegurutzean dagoen berdegunean geratu da, galtzadatik atera ostean. Hesi bat eta hormigoizko egitura batzuk hondatu ditu ibilgailuak.
Laudioko udaltzaingoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, gidaria onik dago, eta ez da zauriturik egon.
Beste istripu bat Zumalakarregin
Beste istripu bat jazo da Zumalakarregi etorbidean, Arrañope tabernatik gertu, Aldapeta bideko istripua gertatu baino minutu batzuk lehenago. Hiru autok elkarren aurka jo dute, baina orduan ere ez da zauriturik egon, poliziak adierazi duenez.